
Realak eta Bartzelonak Espainiako Kopako finala jokatuko dute bihar, Zaragozako Romareda futbol zelaian (19:00). Cecilia Marcos, Nahia Aparicio eta Izarne Sarasola jokalariek argi dute Realak zer behar duen ezustekoa emateko.

Txuri-urdinek ez dute sekula ahaztuko 2019ko maiatzaren 11. Realak denboraldia borobildu zuen, Espainiako Kopako finalean ezustekoa eman eta Atletico Madril mendean hartuta.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak auzoetako euskara batzordeak sustatzen ditu, auzo bakoitzean dauden hizkuntza beharrei erantzun eta normalizazioan urratsak egiteko.

Labanagilea da Ainhoa Arias Garcia (Ponferrada, Espainia, 1995). Donostian bizi da gaur egun, eta Ibaetako bere etxean muntatu duen lantegian egiten du lan, enkarguz. Horrez gain, Donostiako tabernetako eta jatetxeetako aiztoak ere zorrozten ditu.