Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Guztiak

HOTELETAKO GARBITZAILEAK

Turismoaren irabaziak garbitzaileen bizkar

Turismoaren zama bizkarrean, hoteletako logelak garbitzen dituzten emakumeek orduak ematen dituzte presiopean lanaldi pisutsuak aurrera ateratzeko. Gainkarga eta etengabeko segurtasunik eza nagusitzen dira euren egunerokoan. Lan egiteko modu horrek, ondorio zuzenak ditu euren osasunean, eta denboran luzatutako lesioak daramatzate arrastaka. Erabat akituta egon arren, etengabe ari dira euren eskubideak defendatzeko borrokan. Hobekuntzak lortu dituzte, baina jakin badakite bide luzea dutela aurretik.

M8
m8

Mugimendu feministaren babesean, hiriko kaleak borroka giroz berotu

'Dimentsio guztiak' eta 'Gure bizitzekin negozioriok ez!' lelopean iritsi da Martxoaren 8a. Donostiako Asanblada Feministak 18:30ean Antiguako tuneletik hasiko den manifestaziora deia egin du, eta hiria jai giroz baino, aldarrikapenez bete nahi dute feministek.

feminismoa
Benita Asas
Atzera begira

Benita Asas, irakasle eta feminista donostiarra

Aste honetan 151 urte bete dira Benita Asas Manterola irakasle eta feminista jaio zenetik. Espainiako Estatuko mugimendu feminista sortzen lagundu zuen, besteak beste.

«Gimnasioetan ez bezala, frontoian ongi etorriak sentitu gara»

Galarretako frontoian, orain arte, soilik gizonek jokatzen zuten erremontera. Iaztik hona, ordea, Jone Arroyo (Lasarte-Oria, 1999) eta Maddi Etxeberria (Andoain,1998) hasi dira entrenatzen. Lehenengo emakumeak dira erremontean, eta espero dute azkenak ez izatea.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide