
Esther Ferrer artista donostiarrak jasoko du 2022ko Urrezko Danborra. Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez hartu du erabakia.

Iazko uztailean ireki zuten Groseko Muno Baserria denda, pandemia hasi eta gutxira. Arriskatzea erabaki zuten eta pozik daude izandako harrerarekin. Gainera, duela gutxi Donostiako merkataritza sarietako bat eskuratu dute, saltoki sortu berrien kategorian.

Emozioen kudeaketa, talde lana, ahoskera… Jakina da antzerkiak ikasgai eta bizipen andana eskaintzen dizkiela ikasleei. Ia 200 ikasle elkartu gara Aitor Ikastolaren Antzerki Astean. Egiako kultur etxean egin ditugu hamar emanaldi, senide, ikaskide eta beste ikastetxe batzuetatik etorritako lagunentzako. Guztiak bat gatoz esperientziaren balio onean.

Udazkena, gehienbat, euri garaia izaten da Euskal Herrian, Donostialdean bereziki. Orain, esaterako, asteak daramatzagu etengabeko euriarekin. Urte batzuetan bereziki gogorrak izaten dira euriteak, eta, behin baino gehiagotan, uholdeak izan dira Bentaberrin.

Otsaihen Hernanin sortu zen artisau garagardoa da. Horretan zebiltzan zenbait kidek EH Kooperatiba sortu zuten 2017an, eta gaur egun Aizoaineko fabrika batean ekoizten dute haien garagardoa. Ekhi Zubiria, Oier Iurramendi, Jon Ezeiza eta Txomin Lizeaga zerotik hasi ziren proiektuarekin, eta Lizeagak haien ibilbidea eta berezitasunak azaldu dizkigu.