
Duela 100 urte baino gehiago, Lekeitioko lurrunontzi bat Donostiako kaian sartu zen, zauritutako hiru marinel zeramatzala. Ipar Euskal Herriko uretan zauritu ziren, eta ontzi lekeitiarreko tripulazioak Donostiara ekarri zituen, artatu zitzaten.

Egia Zeinuka taldea Egian sortu zen duela bost urte, auzoko pertsona gorren bizitza errazagoa bihurtzeko asmo eta ilusioarekin. Auzo inklusiboagoa dute helburu, eta, horretarako, entzuleak diren pertsonak keinu hizkuntza ikasten ari dira, pertsona gorrekin komunikatu ahal izateko.

Hurrengo ostegunean izango da Herrerako San Luis jaietako txupinazoa, baina horren aurretik ere askotariko jarduerak egingo dituzte auzoan. Gaur hasiko dira jaiak, bolo txapelketarekin, eta hilaren 23an amaituko dira, San Joan bezperan.

AZGA-k auzoko eragile guztien mahaia osatzera deitu du, eta Kontseilu Sozialista ezker abertzalearekin negoziatzeko prest dago.

Hiru urte pasa dira EAEko Auzitegi Nagusiak Belartza Goikoa eremuan 2016an egindako isurketa ilegala zela ebatzi zuenetik. Era berean, enpresa arduraduna eta udala zigortu zituen.

Andoni Olaetxeak eta Telmo Trenorrek 'Paperezko mila eguzki' izenburupean argitaratuko dituzte lau kanta, irailean.