Igarotako bidearen kronologia bat
zinema

Sustraitu, loratzea plastikozkoa izan ez dadin

Euskal zinema loraldi betean dagoela diote jaialdi eta sariek. Baina alfonbra gorriko fokuak itzaltzean, galdera deseroso bat geratzen da airean: zer da, funtsean, euskal zinema? Hizkuntza, geografia ala esentzia? Diru laguntzen hazkundearen eta streaming plataformen aparraren azpian, errealitate gordinago bat ezkutatzen da, ordea: aretoetako horma linguistikoa, lan baldintzen prekaritatea eta kanpoko ekoiztetxeekiko norgehiagoka.

Hamabietan bermuta
carol
Carol Archeli Saralegi, arranketaria eta idazlea

«Babestu beharreko ondarea dira arrandegiak»

Erizaina ikasketez, arrainaren mundura lotuta bizi izan da beti Carol Archeli Saralegi (Parte Zaharra, 1972). Zehazki, Bretxako Espe arrandegira lotuta, bertako hirugarren belaunaldia baita bera. Arraina garbitu eta saltzetik harago doa Archeli, ordea, asko ikertu baitu elikaduraren inguruan. Eta, nola ez, merkataritza txikiaren defendatzaile sutsua da.

klik-klak
Mendeurreneko Monumentua
Atzera begira

Historia gogoratzeko sortua; laster, ahaztua

Hiriaren berreraikitzetik ehun urte igaro zirenean, Alderdi Ederreko lorategian 'Mendeurreneko Monumentua' eraikitzea erabaki zuen herritar batzorde batek. Emaitza, ordea, ez zen donostiarren atseginekoa izan.

Erki
Aitor Erkizia 'Erki', argazkilaria

«Zer egin begira ez banabil, normalean argazkiak egiten nabil»

'Gordeleku' proiektua aurkeztu du Aitor Erkizia 'Erki' (Amara Berri, 2002) argazkilariak. Erakusketa batean jaso ditu gehienbat Euskal Herriko mendietan eta paisaietan egindako argazkiak, eta Club Vasco de Camping elkartearen egoitzan ikus daiteke.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide