
Arkaitz Añorgako Dantzariak taldeak mendea bete du, eta ikuskizun berezia eskainiko dute bihar, Añorgako frontoian. '1926-2026 Ehun urtez dantzan' izena jarri diote emanaldiari, eta urtean zehar landuriko piezen erakustaldia izango da.

Aste Nagusitik errekuperatuta eta udako azken txanpan sartuta, hemen dira Añorga Txikiko jaiak. Hurrengo asteburuan ospatuko dituzte, eta ohiko jarduerekin zein berritasun batzuekin datoz.

Urteroko ilusioarekin eta jarduerekin heldu dira Añorgako Karmengo jaiak, baina bi asteburutan egiten zutena bakarrean egingo dute aurten: zikiroa, oilasko biltzaileak, Mozorro Festa, eta abar. Berritasun batzuk ere prestatu dituzte.