Nektar musika elektronikoko kluba sortu dute Donostiako eszenan ezagunak diren lau DJ-k: Ines Garciak (Zarautz, 1986), Bego Aldalur ‘Frances Be’-k (Egia, 1989), Telmo Trenorrek (Egia, 1986) eta Julia Lozano ‘Gela’-k (Riopar, Gaztela-Mantxa, Espainia, 1983). Gaurtik hasita, ostiralero, Victoria Cafe aretoan musika jartzen arituko dira, eta gonbidatuak ere izango dituzte tarteka. Donostiako kultur panoramari euren ekarpena egitera datoz.
Bidean bizikleta tailerra zabaldu berri du Julen Boschek Loiolan (Antigua, 1992), Sierra de Aloña kaleko 7 zenbakidun atarian. Lokala erosi, eta berak egin ditu dendako altzairu gehienak; guztia prest du mota guztietako bizikletak konpontzeko. Sektorean esperientzia du Boschek, eta Donostiako merkatua ezagutzen duenez, une egokia iruditu zaio Loiolan tokiko merkataritzari bultzada berri bat emateko.
Garaipenak eskuratu dituzte azken jardunaldian Realeko mutilek eta Gipuzkoa Basketek, eta porrotak Realeko neskek eta Ibaeta Basketek.
Maria Paz Jimenezen azken garaiko margolanak eta collage teknika erabiltzen duen Julen Iztueta artistaren pieza bildumen arteko elkarrizketa da erakusketa.
Kasualitate hutsez bukatu zuen Kyoko Takechik Donostian (Osaka, Japonia, 1972). Senarrarekin eta semearekin bizi da Intxaurrondon, lan kontuengatik kasik bi hilabetean behin Japoniara bidaia egiten duen arren. Irribarrez hartu gaitu Parte Zaharrean, bere ibilbidea kontatzeko.
Sei putzuk osatzen dute Uliako putzu sarea, eta hainbat animaliaren haztegi eta bizileku dira toki horiek.