
Indarra eskatzen duten lanak gizonezkoenak direla esan ohi da sarritan, baina historiaz dakienak badaki hori ez dela beti horrela izan.

Astelehenean hasi zuten greba Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek, eta igandean bukatuko dute. Sektore feminizatua da garbitzaileena, eta horren harira, patronalaren jarrera kritikatu dute.

Oporraldi batean Donostiaz maitemindu, eta hona etortzea erabaki zuen Olivia Baril txirrindulariak (Rouyn-Norunda, Kanada, 1997). Gaur egun, Egian bizi da Charles-Étienne Chrétien bikotekide eta ziklistarekin.

33. Lilatoiak Donostiako kaleak beteko ditu etzi, beste behin ere. Pandemiaren aurreko parte hartzaile kopurua berreskuratu du emakumeen herri lasterketak, eta proba "osasuntsu" dagoela nabarmendu du Donostiako Atleticok.

Amable Ariasek 50eko hamarkadan Antzoki Zaharrean egin zituen marrazki eta urmargoak erakutsi dituzte San Telmo museoan. Artistaren lehen lanak ezagutzeko ez ezik, hiriko antzoki zaharrenaren historiari hautsa kentzeko aitzakia bat ere bada erakusketa.

Azken urteotan egin bezala, Itaia antolakunde sozialistak ez du manifestazio bateratuarekin bat egingo, eta sozialismoaren aldeko mobilizazioa egingo du Martxoaren 8an, 18:30ean, Bulebarretik.

Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak urte osoan egiten du lan berdintasunaren alde, besteak beste, Emakumeen Etxean eta etxearen bitartez. Martxoaren 8an mugimendu feministak protagonismoa hartu dezan, udalak ez du mobilizaziorik antolatu.