
Euskal jantzi tradizionalak gaur egungo ikuspegitik berrinterpretatzeko asmoz, duela hamar urte sortu zuen Amarenak proiektua Oihane Pardo Perezek. Gaur-gaurkoz, Donostiako Parte Zaharreko dendan, jantziak ez ezik, istorioak ere aurki daitezke.

Bertsoen mezu indartsuak janzteko ideiatik sortu zen Puntutan, 2011n. Gaur egun, proiektuak 50 diseinu baino gehiago ditu eta Loiolan finkatu du bere tailer-denda. Arropa soila baino gehiago, identitate bat eskaintzen du markak, Unai Elizasu Lertxundik (Altza, 1980) azaldu duenez.

Parkean Arte denda artisautzaren eta sormenaren topagune bihurtu da azken urteotan. Laida Usandizaga bitxigileak eta Idoia Grijalbo ('@zeramix') zeramikariak gidatzen dute proiektua, bertako zein inguruko artisauen lanak bilduz.

Martxoaren 31n itxiko dute Hontza liburu denda, 40 urte baino gehiagoren ostean. Esther Moiua eta Ramon Tatiegi jabeek urte horien guztien balantzea eginda, oraindik ere, Hontzak aurrera jarraituko duen itxaropena dute. Hala ere, asteartean egingo duten itxierara gonbidapena zabaldu nahi diote gerturatu nahi duen orori.

1933 urteaz geroztik, Parte Zaharreko Almacenes La Bretxa dendak eguneroko eta laneko arropa saltzen dihardu. Urteak dira, gainera, baserritar jantzien saltoki erreferente bihurtu zela Donostian, eta Gabonen bueltan lanpetuta aritzen dira. Egungo arduradun Sonia Garcia Doladorekin (Erdialdea, 1972) solastu gara aurreko senideek abiatutako familia saltokian bertan.

Tokiko produktuak, kalitatea eta bezeroarekiko gertutasuna oinarri dituen fruta eta barazki denda da Muno Baserria. Baserriko bizimodua txikitatik barneratuta, denda propioa irekitzea amets zuen Jone Irizarrek, eta 2020an eman zuen pausoa.

Donostiako Parte Zaharreko kaleen artean, bada denborari eutsi dion denda txiki bat: Iriondo Saskigintza. 1920an sortu zen, eta hasieran elikagaiak eta bestelako produktuak saltzen bazituen ere, denborarekin, saskigintzan espezializatu da familia, Olatz Iriondo arduradunak azaldu duenez.

Norbanakoek ez ezik, zenbait eta zenbait erakundek ere parte hartuko dute Euskaraldian. 'Ahobizi' eta 'belarriprest' txapak janzteko prest daude, hala, Aquariumeko langileak.

IRUTXULOKO HITZAk hogei urte daramatza Donostiako kaleetako bizitzaren taupada jasotzen, eta, bide horretan, negozio askok eman diote bultzada proiektuari.