
Hilaren 13an hasita, aurrera eramango dituzte mantenu lanak, segurtasuna indartu, matxurak prebenitu eta ekipoen funtzionamendu egokia bermatzeko.

Ibaeta Basketek eta Realeko neskek zein mutilek etxean jokatuko dute asteburuan. Txuri Urdinekoek, berriz, batek kanpoan eta besteak Anoetan.

IRUTXULOKO HITZA-k jakin duenez, astelehenean kaleratzea dago iragarrita Jolastokieta 4 eraikinean, eta ez Zardoya-Otis eremu osoan, eta, beraz, 20-30 inguru izango dira kaleratuak.

Fernando Bernues Gambarte (Donostia,1961) eta Miren Arrieta Altolagirre (Parte Zaharra, 1998) 'Desobedienteak 18/98' antzezlanaren parte dira. Bernues Mireia Gabilondorekin batera da zuzendari, eta Arrieta gaztelaniazko bertsioko protagonista da, Aiora Enparantza donostiarra baita euskarazko bertsioko protagonistaren rola egiten duena. Ostegunetik igandera eskainiko dute, Antzoki Zaharrean.