
OSA+MUJIKA bikotea osatzen dute Jaiotz Osak (Zumaia, 1987) eta Xabier Mujikak (Herrera, 1986). Dantza bezain presente dituzte iruditeria, jantziteria, eta batez ere, koloreak. Hainbat dira dagoeneko taularatu dituzten ikuskizun biziak: 'Suddendly', 'Kenpohobia' eta 'Abundance', esaterako. Datorren larunbatean, estreinaldi berri batekin datoz: 'Lana', soldatapeko lanaren inguruan hausnartzeko.

Euskal Herrian hainbat irakurle talde sortu dira azkenaldian, eta Donostian ere bada halako talde jaioberri bat: Momentuz.

Giza eskubideen urraketen erakusketa bat jarri berri dute ikusgai Groseko kultur etxean.

Donostia Loratzen jardunaldiak, lorearen munduko profesionalak bilduko ditu klima aldaketak eragindako kezkak eztabaidatu eta horren aurrean proposatutako prebentzio neurriak partekatzeko.