Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Guztiak

Maddi_Gerriko_eta_Be_at_Ur(1)
Maddi Gerriko eta Beñat Urteaga, Balio Dute kolektiboa

«Ez gara hain erraz animatzen kontzertu ezezagun bat ikustera»

Balio Dute kolektiboak bigarrengoz antolatu du Kutixik jaialdia. Aurten bi egun izango ditu: gaur gauean Letaman gaztetxean elkartuko dira, eta bihar Intxaurrondo Kultur Etxean eta Le Bukowskin. Kolektiboko kide dira Beñat Urteaga (Gros, 1988) eta Maddi Gerriko (Segura, Gipuzkoa,1990); Mihise taldeko kidea bata, eta Muarekoa bestea. Jaialdiaren aitzakian elkartu gara haiekin, kolektiboaren eta hiriko musika eszenaren inguruan hitz egiteko.

Donostiako Zentro Sozialista, mugimendua hauspotzeko

Mundaiz kalean dago Donostiako Zentro Sozialista, Mugimendu Sozialistaren egoitza. Apirilean aurkeztu zuten jendartean, eta ordutik, hainbat dira egindako jarduera kultural eta politikoak. Dena ezinezkoa dirudien hirian, gazte antolakuntzaren adibide freskoa.

bizikletaz adinik ez

Triziklo gainean, hiria eta ezagunak berriro ikusteko paseo erakargarriak

Noiz edo noiz ikusiko zituen jendeak triziklo bikoitzak Donostiako kaleetan, eta horien gainean, pertsonak binaka eserita, boluntario batek bultzatzen dituen bitartean. Bizikletaz Adinik Ez egitasmoa dago horren atzean, eta boluntario bila ari dira.

Atzera begira

Ahanzturaren erresistentzian bi izen

'Modos de matar y morir. Víctimas del franquismo en Gipuzkoa' liburua aurkeztu du Javier Buces historialariak, eta 1970ean erregimenak hil zituen pertsonen istorioak bildu ditu: besteak beste, Jose Miguel Andueza eta Antonio Goñi nafarrenak.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide