
Gogo handiz helduko dira intxaurrondotarrak ekaineko azken asteburura, Intxaur jaiak ospatuko dituztelako. Are gogo handiagoz iritsiko dira aurten, hamargarren urteurrena ospatuko baitute. Betiko jarduerekin eta berritasun batzuekin, festak ez du etenik izango ostegunetik igandera.

32. Ibiltariaren Astea aurrera eramango dute datorren astelehenetik ostegunera bitartean, Intxaurrondo Kultur Etxean.

Supermerkatu pareko lokal batean odola eman ahal izango da, 16:00etatik 20:00etara bitartean, modu "seguru, azkar eta erosoan".

Auzoko Kafea egitasmoa sortu dute Intxaurrondon, auzoko eragile zein bizilagunek elkarren berri izan dezaten eta saretu daitezen. Bi saio egin dituzte dagoeneko, askotariko gaiei buruz hausnartuz. Gero eta jende gehiago erakarri nahi dute, gero eta jende gehiago saretu dadin auzoan.