
EH Bilduk eta PSE-EEk patronatuko gehiengoa baliatu dute jeltzaleek kudeatzen duten Hirigintza Sailaren asmoa baztertzeko; zuzkidura etxebizitzak Altzara eramatea.

1926ko maiatzaren 12an inauguratu zuten egun Mandasko Dukearen pasealekua denean San Frantzisko eta Santa Magdalena eliza-komentua. Egia auzoa sortzeko bidean zen eta parrokiaren historiaren eskutik egin zuen, hein handi batean.

Urtarriletik martxora, euskaraz bizitzea helburu zuen euskaldunen ahalduntze kolektiboko ariketa egin zuten Donostiako Egia auzoan. Mugarri izan zen egitasmo hori.

Joan den ostiralean ireki zuten denda, baina inaugurazio ofiziala asteburu honetan egingo dute, ostiralean eta larunbatean, DJ saioekin eta bestelako jarduerekin.

Hicham Badraouik (Kasba Tadla, Maroko, 1986) dio oso mainatsua dela, «‘manitas’» bat: mekanikoa da, metalarekin lan egin du, egurrarekin, iturgin gisa, elektrizitatea eta elektronika ikasten ari da... eta soroslea ere bada. Horregatik, argi dauka zer egin nahi duen Donostian: «Lan egitea gustatzen zait». Dena ez da lana izango, ordea, eta hiriko arlorik onenetako bat ezagutu du aurten: jaiak.