
Zer da sexualki osasuntsu egotea? Luzaroan, erantzuna beldurretik eta arriskutik eraiki da: infekzioak saihestea eta preserbatiboa erabiltzea. Ikuspegi horrek, ordea, ekuaziotik kanpo utzi ditu giza esperientziaren zutabe nagusiak: plazera, desira, komunikazioa eta ongizate emozionala. Gaur, irailak 4, Osasun Sexualaren Munduko Egunarekin bat eginez, ikuspegi tradizional horren mugak hausteko zenbait profesionalen ahotsak bildu ditugu.

Kurtso hasierarekin batera, badatoz Aieteko jaiak. Aurreko urtean egun bat gehitu zioten egitarauari eta, izandako emaitza ona ikusita, horrela mantenduko dute: ostegunean hasiko dira jaiak.

Bosgarren Euskotren liga irabazi berritan, bosgarren Kontxako Bandera du begiz jota Xubane Uribarrenak (Gros, 1999). Izan ere, Donostia Arraun Lagunak-eko bost arraunlarik aukera dute bosgarrenez irabazteko, eta bera da horietako bat.

Heldu, gazte eta, bereziki, haurrentzako jarduera ugari prestatu dituzte aurten ere Altzako Jolastokieta auzunean, baita egitarauan berritasun batzuk sartu ere. Auzotarrak «ilusioz» eta «gogoz» daudela ziurtatu du jai batzordeko kide Miguel Angel Diezek.

Harrera Sareak salatu du Udaltzaingoa kale egoeran dauden pertsonen aurka jazartzen ari dela, Jon Insaustik afari solidarioak debekatu zituenek. Aldiz, «Donostia solidarioa» aldarrikatu du alkateak, eta uste du «debateak nahasten ari garela».

Erramuz apainduko dute bihar auzoa, baina ostegunera arte, irailak 10, ez dituzte hasiko jaiak. Osagai ezagunekin prestatutako egitarauan berritasunen bat bada, gazteen arteko harri desafioa, kasu.

Milaka izan ziren 36ko gerran hildako borrokalari antifaxistak, eta horietako bat izan zen Restituto Teran Mendia, EAE-ANVko lehenengoa. Fortuna klubeko mendizale ezaguna zen, eta zaletasun horrekin lotutako pasarteak dituzte bere bizitzak eta heriotzak.

Goiatz Txiki, Okendotegi eta Basozabalgo bizilagunak haserre daude zaborren kudeaketaren harira. Batetik, edukiontzirik izan gabe, iaz tasa kobratzen hasi zitzaizkielako, eta bestetik, zaborrontziak jarri zituztenetik, inork jasotzen ez dituen hondakinez bete delako eremua.

Bera Bera kirol elkarteak 40 urte bete zituen pasa den ekainaren 20an. Direna erakutsiz ospatu zuten urteurrena, eta bazkari eder batekin ere bai. Errugbia izan zen 1986an ofizialki sortu zuten klubaren abiapuntua.

Donostiako Klub Nautiko pareko harrizko eskailerak ere desagerrarazi nahi dituzte, eta ondorioz, Parte Zaharreko auzotarrek hondartzara joateko bide geroz eta gutxiago dituzte, Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak adierazi duenez.

Gutxi dira arropa euskaratik eta euskaraz sortzearen aldeko apustua egiten duten dendak. Unai Elizasuk euskara soinean eramateko modua aurkitu du, Puntutan proiektuaren bitartez.

Mirakontxa luxuarekin eta jauregiekin lotzen badugu ere, irudi dotore horren azpian, hiriko lehen urrats industrialak ezkutatzen dira. Eremua aristokraziaren oporleku bihurtu aurretik, XIX. mendearen azken lau hamarkadetan La Fe kare fabrikaren kokalekua izan zen.

Berritasun interesgarri batzuekin eta betiko jarduera arrakastatsuenekin, hemen dira Txomiñeneko jaiak. Azken urteotan auzora bizitzera joandako bizilagun berriak auzoan ahalik eta gehien integratzeko baliatu nahi dituzte jaiak jai batzordekoek: auzoa egiteko.

Ikasturteari ekin aurretik azken jaia zain dute Añorga Txikiko bizilagunek. Ohi bezala, iraileko lehenengoan ospatuko dute asteburu luzeena. Berez, egun bakarreko jaia bada ere, ostiral arratsaldeko zati bat ere hartzen du, hurrengo egunak ekarriko duen guztirako beroketa gisa.

Artikutzako urtegia nabarmen leheneratu da 2019an hustu zutetikk hona, eta Arturo Elosegi EHUko Ekologia katedradunak 2019tik darama hustuketaren inpaktu ekologikoaren jarraipena egiten.

Udako beroari aurre egiteko izozki dastaketa freskagarri baten gisa aurkezten digu aurtengo Donostiako Musika Hamabostaldia Ignacio Arakistainek: betiko «zapore» klasiko eta arrakastatsuen itzulerak —hala nola Juan Diego Florez edo Grigory Sokolov— sorkuntza berritzaileekin eta interprete gazteen freskotasunarekin uztartuko dira edizio honetan.