
50 urte bete ditu Javier Gurrutxaga donostiarraren Orquesta Mondragon taldeak, eta ospakizun kontzertu aparta eskaini zuen ostegunean Viktoria Eugenia antzokian, tarta eta guzti.

2018az geroztik dabil Barrexerka antzerki taldea euskarazko umorea egiten. Bai, umorea, euskaraz. Ahal eta egiten delako umorea euskaraz. Zortzi urteren eta zenbait emanaldi arrakastatsuren ostean, 'Patatekin' ikuskizuna estreinatuko dute gaur, Gazteszenan. Patatekin dena delako hobea, patatekin dena sartzen delako hobeto. Taldeko Mikel Irazustak (Gros, 1996) eta Maialen Sorzabalberek (Antigua, 1996) datorrenaren xehetasun guztiak eman dizkigute.

Gipuzkoako hiriburuan erabakiko da lasterketa, hirugarren eta azken etaparekin. Parte hartuko duten ziklisten behin-behineko zerrenda jakinarazi dute.