
Akordioak hainbat jarduketa eremu identifikatzen ditu, "epe labur-ertaineko garapenen eta hirigintza ibilbide ertain-luzeko jarduketen artean banatuak", Jaurlaritzaren hitzetan.

Eusko Jaurlaritzak aurreikusi du lanak urte honen bukaeran hastea, eta 24 hilabeteko iraupena izango dute.

Eusko Jaurlaritzak ia 300 zuzkidura bizitoki eraiki nahi ditu Loiolako Erriberan, zerbitzuetarako aurreikusita zeuden bi lursailetan. Auzo elkartea horren inguruko parte hartze prozesu bat eskatzen ari da, eta manifestaziora deitu dute gaurko.