
Bihar, larunbata, Altzako lehenengo Euskal Jaia antolatuko dute altzatarrek. Sagardo Egunak eta kirol probek bat eginik, egun osoko egitaraua prestatu dute Bizarrain euskara elkarteak eta jai batzordeak. Dena ez da, eta, futbola izango.

Bihar, 11:00etatik aurrera, Egiako Ametzagaña kaleko tabernen ekimenez, kolorez eta festaz jantziko da kalea, udaberria behar bezala ospatzeko.

Hemen dira aurtengo auzoetako lehenak. Bidebietan dena prest dute beraien jaiez gozatzeko. Astelehenean, hilak 4, hasiko dira, mantso, eta ostegunean abiada hartuko dute, Txanpontxo heldu, eta asteburu luzea ekarriko baitu berarekin.