Agur esan zuen atzo Hontza liburu dendak, 40 urte baino gehiagoko ibilbidearen ostean. Bezeroez, lagunez eta denda arnasgune izan duten horiez lagunduta eman zuen Hontzak azken hegazkada, topaketa goxo batean.


Martxoaren 31n itxiko dute Hontza liburu denda, 40 urte baino gehiagoren ostean. Esther Moiua eta Ramon Tatiegi jabeek urte horien guztien balantzea eginda, oraindik ere, Hontzak aurrera jarraituko duen itxaropena dute. Hala ere, asteartean egingo duten itxierara gonbidapena zabaldu nahi diote gerturatu nahi duen orori.