
90 urte beteko dira bihar, uztailak 18, Espainiako armadako sektore faxistak erregimen errepublikanoaren aurka altxa eta 1936ko gerra hastea eragin zutenetik. Donostian, militar kolpistak mendean hartzea lortu zuen herri antolatuak. Hori, ordea, ez zen posible izango 1930eko hamarkadako hiriko testuinguru politiko eta soziala ulertu gabe.

65 urte beteko dira bihar Euskal Herriko milaka tortura kasu latzenetako bat gertatu zenetik: Maria Mercedes Antxeta turista venezuelarra torturatu zuten frankistek, baita heriotza eragin ere. Egun berean, ETA bere lehen ekintza handia egiten saiatu zen, Donostian.

Asteartean aurkeztuko dute liburua, San Jeronimo kaleko kriptan, 19:00etan. Elebitan argitaratu dute eta Donostia Kulturaren babesa du.