
Hiri eredu kapitalista salatzeko, manifestaziora deitu dute Donostiako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak larunbaterako (hilak 27), 12:00etan, Bulebarretik abiatuta. Kontseilu Sozialistako kide Leire Andinok eta Asier Genuak nondik norakoak azaldu dituzte.

Espainiako Gobernuak estatuaren 63 biktima ofizialki aitortu ditu; horietatik, 31 euskal herritarrak dira eta tartean daude hainbat donostiar: Tomas Alba, Gladys del Estal, Iñaki Kijera eta Maria Jose Bravo del Valle.

Martxoan 24 elkarte memorialistek egindako proposamenaren ildotik egin du eskaera GEBehatokiak, Martuteneko espetxea "memoria leku" izendatzeko eskatu baitzuten.