Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera
Suhiltzaileak

Suhiltzaileek diote alkatea «ez dela fidatzekoa», aurrekontuak «blokeatzeagatik»

ELAk eta LABek alkatea eta kabineteburua kritikatu dituzte, 2026ko suhiltzaileen inbertsioak 2027ra atzeratzeagatik

Memoria
Xabier Mendiguren, 'Morlans' liburuaren egilea

«Morlansko hildakoak humanizatu egin ditut; deabrutu izan dituzte, eta nik pertsonak erakutsi ditut»

1991ko abuztuaren 17a. Morlans auzoko Tolaretxe etxea. ETAko komando bat eta Guardia Zibilaren sarekada bat. Bost orduko tiroketa etengabe bat. Hiru hildako: Iñaki Ormaetxea, Patxi Itziar eta Jokin Leunda. Xabier Mendiguren idazle eta Elkarreko editoreak (Beasain, 1964), sarraski hura ardatz, idatzi du liburua, gertakariez eta pertsonez: 'Morlans'.

Zinema
Mugikortasuna
Martutene_protesta
Auzoak

Martuteneko bizilagunak, lau urte Dbusen zerbitzua hobetzeko zain

Sarroeta auzo elkarteak deituta, joan den astean, 26 lineako autobusa auzoan hartu, eta Bulebarrera joan ziren Martuteneko bizilagunak, protesta egitera. 120 erabiltzaile inguruk parte hartu zuten mobilizazioan. Jon Insausti alkateak dio bizilagunen eskaerei erantzun bat ematen saiatuko dela.

Guardetxea
Hiria

Guardetxea birgaitu, eta Parte Zaharreko ekipamendua izango da

Udal gobernuak 300.000 euroko zuzenketa bat txertatu du 2027ko aurrekontu proiektuan, eraikina berritzeko. Aldiz, haren etorkizuna eta erabilera «auzotarrekin batera definitu» behar dela esan du Jon Insausti alkateak.

Sexu Erasoa
EGIA
Animalismoa
pacma
Hezkuntza
FranciscoEscudero
Reala_ospakizuna
Kirol emaitzak

Realak balentria errepikatu du, Bartzelona mendean hartuta

Txuri-urdinen asteburua izan da, mutilen futbol taldeak eta nesken belar hockeykoak ere alde nabarmenarekin irabazi dutelako.

Disko berria argitaratu du La Txamak, Kasildaren omenezko kantua barne

Euskorridoak, cumbia eta kolaborazio bereziak uztartu ditu taldearen bigarren lanak. Bi urte pasatxoan 100 kontzertu baino gehiago eskaini ostean, hamabi hitzorduko bira iragarri du, Euskal Herriko hainbat herritan barrena.

Reala_belarhockeya
Kirol agenda

Hirugarren partida jarraian irabazi nahi du Realak

Txuri Urdineko mutilek, Askatuak Gipuzkoa Basket eta Ibaeta Basket taldeek eta Realeko futbol taldeko neskek etxean jokatuko dute —mutilek, berriz, kanpoan—.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide