
EAJk eta PSE-EEk nabarmendu dutenez, "beste errekor bat" ezarri dute "gastu sozialean eta zerbitzu publikoak indartzearen alde".

Trikitia eta panderoa eskuan, 40 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du Tapia eta Leturia taldeak. Zenbait urtez elkarrekin jo gabe egon ondoren, duela hiru urte itzuli ziren oholtza gainera, eta gaur, abuztuaren 10ean, Donostiako Piraten Aste Nagusiko eszenatokian ariko dira. Joseba Tapiak aitortu du erronka dela belaunaldi berrien aurrean jotzea, baina, dioenez, lehen gurasoek kantatzen zituzten abesti berberekin, orain, seme-alabak ere dantzan ikusten dituzte.

Auzotarrek Eusko Jaurlaritzari kautelaz 83 apartamentuen eraikuntza eteteko eskatu diote, ebazteke dauden bi lege-errekurtsoak deliberatu arte.