
Sarroeta auzo elkarteak deituta, joan den astean, 26 lineako autobusa auzoan hartu, eta Bulebarrera joan ziren Martuteneko bizilagunak, protesta egitera. 120 erabiltzaile inguruk parte hartu zuten mobilizazioan. Jon Insausti alkateak dio bizilagunen eskaerei erantzun bat ematen saiatuko dela.

Kirola, zientzia eta ekintzailetzarekin batera, berrikuntzak izan dira protagonista WeekINN, XIII. Berrikuntzaren Astearen programazioko ‘Kirola, zientzia eta ekintzailetza: eragina sortzeko eta negozioak garatzeko aukerak Donostian’ saioan.