
Parte hartze prozesutik bederatzi urte luze pasatu direnean, azkenik, erabilgarri dago. Halere, basoa osatuko duten zuhaitzak landatzea falta da.

Hutsik zegoen Urumeari lapurtutako lur zatian, auzo berri bat altxatu zuten XXI. mende hasieran, Amarak, Loiolak, ibaiak eta trenbideak osatutako mugen artean. Loiolako Erriberako lehen bizilagunak, aldiz, duela hogei urte heldu ziren, artean, urbanizazioaren zati bat egiteke zegoela. Haien eta gerora heldu zirenen ekimenez, bete eta bizigarri egin dute eremua. Auzoa ez baita soilik eraikinen multzoa.

Garaiko erronkez, indarkeria estrukturalaz eta autodefentsa feministaz aritu da Elene Lopetegi (Intxaurrondo, 1995), Donostiako Asanblada Feministako eta Bilgune Feministako kidea. 19:00etan irtengo da Euskal Herriko Mugimendu Feminista manifestazioan, Bulebarretik.

Elkarretaratzearekin aurrera jarraituko du Satorralaiak, larunbatean (hilak 21) 12:00etan Easo plazan, eta udalak kioskoa erabiltzen utzi ez izana salatzeko ere baliatuko dute.