
BAFTA 2026 saria jaso duen dokumentala irailaren 30ean proiektatuko dute EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Emanaldiaren ostean, Ben de Pear ekoizleak solasaldia egingo du publikoarekin.

Espainian etxebizitzaren inguruko eztabaida pil-pilean dagoela, Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak antolatu ditu LAB sindikatuak. Donostian, larunbatean izango da, 12:00etan Bulebarretik.

Harritxu Gete ikertzaile donostiarrak jaso du 6. Gladys Saria, Donostiako Santa Teresa komentuan egindako ekitaldian.