
Harritxu Gete Ugarte (Intxaurrondo, 1991) entzunda, bere ibilbidea inprobisazioak bultzatu duela dirudi; baina arreta jarriz gero, bidea gutxika marraztu duela atzematen da. Matematikatik itzulpen automatikora heldu zen ia ustekabean, eta horrek Gladys Sarira eraman du. Etorriko dena zer den argi ez badu ere, euskararen tresna teknologikoak gizartearen onerako garatzen ahaleginduko da.

Gastronomia zale amorratua da Xabier de la Maza (Egia, 1983), baita gastronomian aritua eta, zergatik ez, aditua ere. The Loaf okindegiaren proiektua abiatu zuen, eta beste hainbat proiektu gastronomikotan dabil. Baita ez gastronomikotan ere. Saltseroa da De la Maza, kalean zein sare sozialetan; horregatik ere bada ezaguna.

Aspalditik dituzte aparkatzeko arazoak Antiguako Erregezainen kaleko eta Mikelete pasealekuko bizilagunek, baina, azken hilabeteotan, nabarmen areagotu dira. Horregatik, mugitzen hasi dira, udalari «alternatibak» eskatzeko.

Xabat Erroizeneak eta Iñaki Azurmendik mimo handiz prestatzen dituzte kroketak, Igarako lantegian, duela bost urte sortu zuten Kroketxean. Taberna ere badute, Matia kalean, baita denda ere, San Martin merkatuan.