
Hilaren 24an hasi eta 31ra arte luzatuko dira Zubietako jaiak, ohi bezala. Egun potenteak dira horiek herrian, eta egun osoko parrandak antolatu ditu jai batzordeak, Xabat Zuriarrain eta Jon Uribarrena kideek azaldu dutenez.

35 urte beteko ditu Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, eta Piratek nabarmendu dutenez, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dute euskaltzaleak antolatzea, elkarrekin saretzea eta euskararen aldeko konpromisoa eguneroko praktikatik eraikitzea.

Añorgako pertsonaiaren jaitsierarekin egin dute karmenetako txupinazoa. Hamar urteko bidea bete duten udalekuetako arduradunek hartu dute hitza.