
"Argazki osoa" edukitzean erabakiko dute "aurrera egin edo ez", alkatearen arabera. Bere gobernukide Ane Oiarbide sozialistak "irmotasun handiagoa" eskatu dio hiria Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izatearen inguruan. Hiriko hainbat elkartek FIFAri eskatu zioten ez zezala aukeratu Donostia egoitza gisa.

Valladolid final-laurdenetan, Elda finalerdietan eta Atletico Guardes finalean gainditu behar izan dituzte garaikurra Illunbeko zaleei eskaintzeko.

Eskubaloi taldeak Valladolid izango du gaur arerio, final-laurdenetan. Realeko neskak eta mutilak Donostian ariko dira, eta Gipuzkoa Basketek fase erregularreko azken partida jokatuko du.

Hamargarren Espainiako Kopa altxatu nahi du Bera Berak. Donostiako eskubaloi taldea zenbakia borobiltzeko prest dagoela uste du Tati Garmendiak.

500 haur baino gehiagok eta 40 talde inguruk parte hartuko dute hilaren 9an, 10ean, 30ean eta 31n, Anoetako izotz jauregian.

Galdu arren, etxeko faktorea izango du Donostiako saskibaloi taldeak. Realeko neskek irabazi egin dute eta mutilek berdindu. Belar hockeyko taldeak ere berdindu egin du.

Gipuzkoako hiriburuan erabakiko da lasterketa, hirugarren eta azken etaparekin. Parte hartuko duten ziklisten behin-behineko zerrenda jakinarazi dute.

2026-2027ko denboraldiari dagokionez, hiru dira iragarri dituzten fitxaketak, eta beste bi jokalarik osatuko dute taldea.