
Lasterkari donostiar onenak, berriz, Aitor Etxeberria —zazpigarren postuan sailkatu da— eta June Agirrezabalaga izan dira.

61. Behobia-Donostiak berritasun ugari izango ditu. Guztira, 29.301 korrikalarik eman dute izena etzi jokatuko den lasterketarako; iaz baino 1.500 gehiagok. Aldiz, emakumeen kopurua jaitsi egin da, %34tik %31ra, eta antolatzaileek aitortu dute «triste samar» daudela.

Behobiatik Donostiara 21,1 kilometro egiten dituzte lasterkariek. Aldiz, Donostiatik 9.000 kilometrora dago Alta Verapaz, Guatemalako eskualdea. Han egiten dute urtero Ak’Wank emakumeen aldeko lasterketa, Behobia-Donostiarekin lotura berezia duena. Horri buruzko 'Korrikalariak. Las que corren' dokumentala gaur estreinatuko dute Aquariumean.

Nesken futbol taldeak azken minutuan irabazi du Eibarren aurkako derbia (1-2), eta mutilek garaipen garrantzitsua eskuratu dute Rayoren aurka (1-0).

Donostiako eskubaloi taldeak Kanaria Handia menderatu du Telden, Europako ligako kanporaketaren joanekoan (27-30).