
Nire aurtengo Jazzaldia, zoritxarrez, atzo hasi eta bukatu zen, gaurtik aurrera kanpoan izango naiz eta jotzen. Bertan izango zaretenak aprobetxatu eta gozatu egun hauetako musika eskaintza, luxu bat da eta.

Igandera bitarte (hilak 26), 77 kontzertuz disfrutatu ahal izango da, hamabi agertokitan. ETSk hondartzan joko du gaur, eta hainbat jazz kontzertu ikusi ahal izango dira Kursaaleko terrazetan.

Antropologian formatua eta antzerkiari estu lotua, artea ezagutza tresna gisa aldarrikatzen du Maddi Goikoetxeak (Amara, 1994). Bitartekaritza artistikoan egiten du lan, eta sorkuntza prozesuak lehenesten ditu beti emaitzen gainetik. Zientziak eta datuek harrapatu ezin duten hori ulertzeko arteak duen indar eraldatzaileaz aritu da, kafe baten bueltan.

Udako beroari aurre egiteko izozki dastaketa freskagarri baten gisa aurkezten digu aurtengo Donostiako Musika Hamabostaldia Ignacio Arakistainek: betiko «zapore» klasiko eta arrakastatsuen itzulerak —hala nola Juan Diego Florez edo Grigory Sokolov— sorkuntza berritzaileekin eta interprete gazteen freskotasunarekin uztartuko dira edizio honetan.