
Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrean, "espekulatzaile eta errentatzaileei aurre egitera" deitu dute Donostiako milaka grebalarik.

Greba eguna da gaur Hego Euskal Herrian, etxebizitza eskubidearen alde. Horrela, Donostian, lehen ordutik hasi da greba orokorra nabaritzen hiriko kaleetan.

Goizetik arratsaldera, hainbat mobilizazio iragarri dituzte sindikatuek Donostian, etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrerako. 12:30ean eta 18:00etan izango dira manifestazio nagusiak.