
Askotan izan da Zinemaldia gatazka politikoen ispilu. Hamaika aldiz izan dira glamour eta alfonbra gorrien beste aldean manifestazioak eta pilotakadak, gas negar eragileak eta protestak. 1976ko Zinemaldi hartan, Guardia Zibilak Josu Zabala hil zuela eta, historian lehen eta azkeneko aldiz film bat erretiratu zuten. Zinemaldi frankistaren kontrako boikot deialdiek jaialdia behin betiko aldatzea ekarri zuten. Hau da azken Zinemaldi horren historia.

Orgak apainduta eta mozorroak jantzita, Egian zehar ibiltzen dira kuadrillak Porrontxoen lehen egunean. Musikaz, jendez, algaraz eta urez –bizilagunek leihotik behera botatzen dutena– betetzen dute Egia jaiei hasiera emateko.

Irailaren 18tik 20ra, Loiolako Erriberak hainbeste esperotako asteburua ospatuko du: auzoko jaiak. Aurten, 'Fluor Party' bat, sukaldaritza txapelketak eta auzotarren inplikazio nekaezina izango dira nagusi, bestelako berritasun batzuekin batera.

Realeko neskek eta mutilek etzi etxean jokatuko dute, Teneriferen eta Atletico Madrilen aurka, hurrenez hurren.