
Bizitza oso bat darama Santi Ugalde Uriartek (Bilbo, 1959) telebistan, zineman eta, batez ere, antzerkian. Kaleko antzerkian. Kasualitatez iritsi zen Donostiara, eta hemen egin du bizitza pertsonala zein profesionala. 44 urteren ondoren, agur esateko ordua iritsi zaio Trapu Zaharra bere antzerki konpainiari.

Ehun urte bete dira Frantzisko Zubiaurre 'Kiriko' patroia zendu zenetik. Kontxako bost bandera irabazi zituen Donostiako traineruarekin, eta mende bat geroago, hiriko beste ontzi batek berdindu du lorpen hura: Donostia Arraun Lagunak-en 'Lugañenea'-k.

Gorka Correyero (Amara Berri, 2002) hirugarren urtez dabil Zinemaldiko akreditazioak banatzen, bere lankide Irune Rikondorekin. Kazetaritza ikasketak amaitu eta lan bila hastean, Zinemaldiko lan poltsan sartu zen.

Ibaeta Basketek, berriz, Euskal Kopari ekingo dio. Realeko nesken futbol eta belar hockey taldeak neurketa zailak izango dituzte, eta Txuri Urdineko bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dute.