
Etxebizitza eta maizterren sindikatuek sustatuta, greba orokorra egingo dute Espainiako Estatuko milaka lagunek hilaren 11n, etxebizitza eskubidearen alde. Hego Euskal Herrian ere grebara deitu dute sindikatu nagusiek, arrazoiak ez baitira falta. Donostian, are gehiago: estatuko hiru hiri garestienetako bat da, bizitokiari dagokionez. Zein da, ordea, Donostiako etxebizitzaren egungo egoera eta etorkizuna?


Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrean, "espekulatzaile eta errentatzaileei aurre egitera" deitu dute Donostiako milaka grebalarik.