
Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) iazko apirilaren 30ean okupatu zuen Urgull mendiko Guardetxea. Sei urtez hutsik egon ondoren, auzoarentzat «berreskuratzea» erabaki zuten.

Euskal jantzi tradizionalak gaur egungo ikuspegitik berrinterpretatzeko asmoz, duela hamar urte sortu zuen Amarenak proiektua Oihane Pardo Perezek. Gaur-gaurkoz, Donostiako Parte Zaharreko dendan, jantziak ez ezik, istorioak ere aurki daitezke.

Parte Zaharreko ostalari eta merkatari elkarteak antolatuta, Zaharrean Festa ospatuko dute gaur eta bihar. Prestatutako egitarauaren bidez, auzoaren «benetako izaera» ezagutaraziko dute, laugarrenez.