
Plaza Berrian elkartu zirenek hainbat lelo jarri zituzten orga eta antzekoetan: 'Kaleko Afari Solidarioak', 'Arriskua! Janari osasuntsua' eta 'Kontuz! Maleta batean bokata asko ezkutatu daiteke. Adi turisten maletei!'.

Donostiako Klub Nautiko pareko harrizko eskailerak ere desagerrarazi nahi dituzte, eta ondorioz, Parte Zaharreko auzotarrek hondartzara joateko bide geroz eta gutxiago dituzte, Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak adierazi duenez.

Auzora orgekin gerturatzeko gonbita zabaldu diete donostiarrei, 19:30erako. Ibilaldia, berriz, Plaza Berrian bukatuko da, 20:00etan.

Umorez, satiraz eta kritikaz jositako parodiak eman dio amaiera Aste Nagusiari, urtean protagonista izandako batzuk epaitu ondoren.

Martxa korrika eta gozoak nahasten dituen kafetegia da. Nekane Larrañagak apirilean ireki zuen, eta hasieratik eraiki du komunitatea: hamaika lagun biltzen ditu larunbatero. Auzo turistifikatu batean egon arren, tokikoaren aldeko apustua da Martxa.