
Elene Lopetegi Oleak (Intxaurrondo, 1995) eta Iñi Etxezarreta Tocak (Gros, 1995) haurrak zirenetik elkar ezagutzen dute. Ez hori soilik. Elkarrekin militatu eta elkarrekin egin ziren feminista, lehenik, transfeminista, ondoren. Azken hori oinarri, indarkeria matxista gainditzeko eta bestelako Euskal Herri baterako proprosamena jaso dute 'Garen piztiaz beste' liburuan.

Gastronomia munduan aditua, sukaldaria, borrokalaria, Gastronomiazko Euskal Anaiarteko presidentea eta Aste Nagusiko kanoikada botatzeko arduraduna. Hori guztia da Onintza Mokoroa (Gros, 1978), besteak beste. Solasaldi atsegina izan dugu berarekin, Teorema tabernan.

1987ko Espainiako Kopa irabazi zuen zazpi donostiarretako bat izan zen Agustin Gajate (Aiete, 1958). Atletico Madrili irabazitako finala osorik jokatu zuen.

Parkean Arte denda artisautzaren eta sormenaren topagune bihurtu da azken urteotan. Laida Usandizaga bitxigileak eta Idoia Grijalbo ('@zeramix') zeramikariak gidatzen dute proiektua, bertako zein inguruko artisauen lanak bilduz.

Realak eta Atletico Madrilek jokatuko duten finala da asteburuko kirol zita (bihar, 21:00). Horrela ere, ez da norgehiagoka bakarra izango.

Abian den edizioan, 40 urte arteko emakumeek parte hartu ahal izango dute; ingurune digitaleko edozein arlotakoak izan daitezke.