
Hiru hamarkada eman ditu Patxi Lagok, 'Titin'-ek, onddoen munduan bazterrak nahasten. Loiolatarra Kirol Elkarteak urtero antolatzen dituen Mikologia Jardunaldiengatik saria jaso berri dute Euskadiko Gastronomia Akademiaren eskutik, eta pozik dago, ezustekoaren aurrean. Sariak «bateriak kargatu» dizkiela dio.

Francoren Justizia ministro batek jarri zuen Martuteneko espetxearen lehen harria, eta ordudanik, hamaika istorio ilun gorde ditu bere barnean. Atzean utziko badute ere, bere aztarna mantentzea nahi dute.

Euskal jantzi tradizionalak gaur egungo ikuspegitik berrinterpretatzeko asmoz, duela hamar urte sortu zuen Amarenak proiektua Oihane Pardo Perezek. Gaur-gaurkoz, Donostiako Parte Zaharreko dendan, jantziak ez ezik, istorioak ere aurki daitezke.

Jon Insausti alkateak positibotzat jo du Donostiako Udalbatzak egindako eskaerek eta hainbat eragilerekin izandako bilerek fruituak eman izana.

Guardaplata jubilatuen elkarteak 50 urte bete ditu, aurten. Bere izena Guardaplata itsasargiaren omenez du, eta, gaur egun, 800 bazkide ditu. Arturo Gil duela zortzi urte da elkarteko presidente, eta, gutxienez, bi urte gehiago jarraitzeko asmoa du.

EHUko Gipuzkoako ikasleen kontseiluaren ustez, "motz geratu da" EAJk, PSE-EEk eta PPk Gipuzkoako Batzar Nagusietan onarturiko proposamena.