"Gorrotoak ez dauka lekurik Donostian", nabarmendu du Jon Insausti alkateak, joan den astean Egian kale egoeran zegoen pertsona migratzaile batzuen aurka izandako tiroketaren inguruan galdetuta, "eraso oso larria" dela adieraztearekin batera.



Aire konprimatuzko pistola batekin hiru tiro egin dizkiote kale egoeran zegoen talde bati. Tiro horietako batek begi ondoan jo dio gazte bati. Ez dago larri.