
Aieteko La Cumbre jauregia memoria gune bihurtzeko lantaldeak agerraldia egin zuen joan den ostiralean (hilak 25), gunea "oroimen zentro bihurtzeko eta horretarako lagatzeko prozesuan dagoen atzerapen onartezina" salatzeko.

Mike Leigh zuzendari britainiarraren lanak irabazi du Donostiako 74. Zinemaldiko sari gorena, baita beste hainbat sari ere. 'Txakun Txakür', 'La Bola Negra' eta 'Naza' ere sarituak izan dira, besteak beste.

BDZ plataformak deituta, manifestazioa egin dute Donostian hamarnaka herritarrek, Dana Blankstein Cohen zinemagile israeldarra Zinemaldiko epaimahaian egon izana salatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko.

Askatuak Gipuzkoa Basketek eta Txuri Urdineko mutilek ere irabazi dute. Aldiz, galdu egin dute Txuri Urdineko neskek eta Realeko futbol zein belar hockeyko taldeek.