
2018az geroztik dabil Barrexerka antzerki taldea euskarazko umorea egiten. Bai, umorea, euskaraz. Ahal eta egiten delako umorea euskaraz. Zortzi urteren eta zenbait emanaldi arrakastatsuren ostean, 'Patatekin' ikuskizuna estreinatuko dute gaur, Gazteszenan. Patatekin dena delako hobea, patatekin dena sartzen delako hobeto. Taldeko Mikel Irazustak (Gros, 1996) eta Maialen Sorzabalberek (Antigua, 1996) datorrenaren xehetasun guztiak eman dizkigute.

Hamargarren Espainiako Kopa altxatu nahi du Bera Berak. Donostiako eskubaloi taldea zenbakia borobiltzeko prest dagoela uste du Tati Garmendiak.

Inoiz ez da berandu gaiari heltzeko. Horregatik, Asier Basurto donostiarrak turismoa pentsatzeko liburua argitaratu berri du 'Argia'-rekin: 'Turismoa, desazkundera bidaia'. «Liburu hau gaira hurbiltzen hasteko liburu bat da, euskaraz ez zegoelako horrelakorik. Ez da adituentzako», dio Basurtok. Bizilagunekin plataforman urteak daramatza eta badaki zertaz ari den: «Tresna bat izan nahi du eztabaidarako». Eta antolatzeko.

Hedabideen aurrean maiz ageri da Xubane Uribarrena (Gros, 1999), Donostia Arraun Lagunak-eko ordezkari gisa. 'Lugañenea' traineruko tostartean urte gehien daramatzan arraunlaria da.

Sevillako Realaren 'fan zone'-tik La Cartuja estadiora kalejiran irten ziren Ilargi txarangakoak larunbatean, milaka realzaleren konpainian. Taldeko Oier Mikeo Zabalak (Egia, 2004) xehetasun guztiak eman dizkigu.

Irakasleak euskalduntzeko eta euskal kulturan murgiltzeko programa da Irale, eta bertako irakasleak dira Idoia Ibero Urbieta eta Ainhoa Agirrezaldegi Errekondo. Lanean hasi zirenetik, saiatu dira Korrika eta horrek esan nahi duena ikasleei helarazten, eta aurtengoa berezia izango da haientzat. Izan ere, Irale itxi egin behar dute.

24. Korrika Donostiatik igaro baino egun batzuk lehenago, Donostia Palestinako kideak komunitate palestinarrarekin dabiltza elkarlanean euren egoera ikusgai egiteko. Aurtengo Korrika lehenengoa izango da kolektiboarentzat, eta Parte Zaharrean hartuko dute lekukoa.

'Linbo' saioa itzuliko da igandean. Baina ez ETB1era, Primeran plataformara baizik. Arretxeak iragarri du elkarrizketen tarteak pisu handiagoa izango duela.

Martxoaren 31n itxiko dute Donostiako Hontza liburu denda. Moiua eta Tatiegi 42 urtez arduratu dira dendaz; pozik daude egindako bidearekin, nahiz eta pena ere sentitzen duten.

Fernando Bernues Gambarte (Donostia,1961) eta Miren Arrieta Altolagirre (Parte Zaharra, 1998) 'Desobedienteak 18/98' antzezlanaren parte dira. Bernues Mireia Gabilondorekin batera da zuzendari, eta Arrieta gaztelaniazko bertsioko protagonista da, Aiora Enparantza donostiarra baita euskarazko bertsioko protagonistaren rola egiten duena. Ostegunetik igandera eskainiko dute, Antzoki Zaharrean.

Leire Markiegi Gortazar (Ibaeta, 2002) El Salvador (Valladolid, Espainia) taldeko errugbi jokalaria da. Duela hilabete batzuk egin zuen saltoa talde horretara, Espainiako lehenengo mailan jokatzeko, nahiz eta bere bosgarren urtea izan errugbira jolasten.