Realak eta Bartzelonak Espainiako Kopako finala jokatuko dute bihar, Zaragozako Romareda futbol zelaian (19:00). Cecilia Marcos, Nahia Aparicio eta Izarne Sarasola jokalariek argi dute Realak zer behar duen ezustekoa emateko.
Labanagilea da Ainhoa Arias Garcia (Ponferrada, Espainia, 1995). Donostian bizi da gaur egun, eta Ibaetako bere etxean muntatu duen lantegian egiten du lan, enkarguz. Horrez gain, Donostiako tabernetako eta jatetxeetako aiztoak ere zorrozten ditu.
Donostiako hainbat estudio elkartu dira 'Bira' egitasmoa sortzeko. Ostegunetik larunbatera ateak irekiko dituzte, herritarrei bertan egiten duten lana erakusteko eta hari balioa emateko helburuz.
Oihana Vesga (Antigua, 1991) eta Igor Calonge (Antigua, 1974) dantzariek jasoko dute XXI. Dantza Saria, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen eskutik.
June Balda (Astigarraga, 2005) eta Haizea Gozategi (Orio, 2006) Ur Kirolak klub donostiarreko arraunlariak dira, eta nazioarteko hainbat txapelketatan aritu dira elkarrekin. 2023ko arraunlari promesa saria jaso zuten martxoan, Europako txapelketan lortutako brontzezko dominarengatik.
Lanbideaz pasioz hitz egiten du Jimenez de Aberasturik: «Enkargu bakoitza desberdina da, eta denak dira bereziak; pasio berarekin koadernatzen dut inkunable bat edo familia baten argazki albuma».
Donostiako Arte Garaikideko Galerien Elkartea (DAGGE) sortu zuten pandemiaren bueltan hiriko hainbat galeriak, elkarlanean arituta indar handiagoa dutela konturatu ostean. Gizartean presenteago egotea eta erakundeen aldetik babes handiagoa jasotzea dira euren helburu nagusiak, eta artea sustatzeko egitasmoak antolatzen dituzte. Elkarteko kide diren bi galeriatako arduradunekin hitz egin dugu: Arteko galeriako Cristina de la Fuenterekin (Gros, 1959) eta Ekain galeriako Rita Unzurrunzagarekin (Zarautz, 1967).
Bederatzi urte pasatu dira Larratxoko Jai Batzordeak Korrikako lekukoa hartu zuen azkeneko alditik. Aurten, ordea, euskararen alde egiteko baliabideak dituztela azaldu du Naiara Crujeiras batzordeko kideak.
Dbus enpresako langileak 22:00ak aldera batuko dira Korrikara martxoaren 23an, Kotxerasko lantoki alboan. 2005eko 14. Korrikan parte hartu zuten lehen aldiz, eta aurtengoa hamargarren aldia izango da beraientzat.
Uztailean izaten den arren, edozein egun baliatzen dute Euskarabenturako kideek elkartu eta eguna elkarrekin pasatzeko. Korrika Donostiatik igarotzen den eguna baliatuko dute «topaketa» horietako bat egiteko eta Korrikaren lekukoa hartzeko; Antiguan hartuko dute.
'Mars Express' filma (Jeremie Perin, 2023) proiektatuko dute gaur Tabakalerako Zinema eta Zientzia zikloan (19:00), adimen artifiziala ardatz duena, eta Amaia Bernaras Iturrioz (Urretxu, 1964) Miramongo Parke Teknologikoko gerenteak egingo du aurkezpena. 14 urteetatik bizi da Donostian, eta 30 urtetik gora daramatza adimen artifizialaren arloan lan egiten.