
Donostiako 510 familien etorkizuna jokoan dago; 1.500 bizilagun inguru. 2028ko azaroa Bentaberriko babes ofizialetan bizi direnen arazo bihurtu daiteke. Orduan iraungiko da Jose Maria Sert plazako hiru etxebizitza blokeren babesa, eta merkatu librera igaroko dira.

Magoa eta eduki sortzailea da Xabi Lizaso (Antigua, 1995), 'Trikuxabi' ezizenez ere ezaguna. Eta euskaraz egiten du hori guztia, modu naturalean ateratzen zaiolako, baina baita hala erabaki duelako ere. Euskal magoen komunitate «polita» dagoela dio.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langilea da Laura Garcia; Yurena Garcia, berriz, Txara II zahar egoitzakoa. Tokia eta zailtasunak aldatu arren, zeregin antzekoak dituzte biek, baita ezintasun eta etsipen sentipen berberak ere. Funtsezkoa den lan bat egiten ari direla badakite ere, aitortuak beharrean, baztertuta sentitzen dira. Horiek guztiak hizpide izan dituzte ELAko egoitzan egindako elkarrizketan.

LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da Ekainaren 28a. Hala, zenbait eragilek egitarau berezia prestatu dute, elkarlanean, kolektiboari ikusgarritasuna emateko. Gipuzkoako Trans Asanbladako Alex Olzak azaldu dizkigu detaileak.

Hiri eredu kapitalista salatzeko, manifestaziora deitu dute Donostiako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak larunbaterako (hilak 27), 12:00etan, Bulebarretik abiatuta. Kontseilu Sozialistako kide Leire Andinok eta Asier Genuak nondik norakoak azaldu dituzte.

Martxa korrika eta gozoak nahasten dituen kafetegia da. Nekane Larrañagak apirilean ireki zuen, eta hasieratik eraiki du komunitatea: hamaika lagun biltzen ditu larunbatero. Auzo turistifikatu batean egon arren, tokikoaren aldeko apustua da Martxa.

Javier Blanco ‘Txuri’-k 15 urtetatik lotura izan du errugbiarekin. Lehenengo jokalari gisa, gero entrenatzaile moduan, epaile lanetan ere ibilitakoa da, eta, orain, sortu berri den Donostia Rugbyko presidentea izango da.

Guardaplata jubilatuen elkarteak 50 urte bete ditu, aurten. Bere izena Guardaplata itsasargiaren omenez du, eta, gaur egun, 800 bazkide ditu. Arturo Gil duela zortzi urte da elkarteko presidente, eta, gutxienez, bi urte gehiago jarraitzeko asmoa du.

Marko Usabiaga (Antigua, 2004) oztopo lasterketetan lehiatzen da. Duela bederatzi urte inguru hasi zen mota honetako lasterketetan lehiatzen, eta, orain, profesionaltzat du haren burua. Dena den, oraindik babesleak bilatzen jarraitzen duela aitortu du.

Irakasleak euskalduntzeko eta euskal kulturan murgiltzeko programa da Irale, eta bertako irakasleak dira Idoia Ibero Urbieta eta Ainhoa Agirrezaldegi Errekondo. Lanean hasi zirenetik, saiatu dira Korrika eta horrek esan nahi duena ikasleei helarazten, eta aurtengoa berezia izango da haientzat. Izan ere, Irale itxi egin behar dute.

24. Korrika Donostiatik igaro baino egun batzuk lehenago, Donostia Palestinako kideak komunitate palestinarrarekin dabiltza elkarlanean euren egoera ikusgai egiteko. Aurtengo Korrika lehenengoa izango da kolektiboarentzat, eta Parte Zaharrean hartuko dute lekukoa.