Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera
Futbola
NahiaAparicio
Nahia Aparicio, Realeko futbol jokalaria

«Argiago dugu zer joko erakutsi nahi dugun hurrengo partidetan»

Realak bigarren urtez jarraian menderatu du Bartzelona, Zubietan jokaturiko ligako partidan. Nahia Aparicio (Tolosa, 2004) atzelari txuri-urdinaren arabera, pasa den asteburuko balentriak konfiantza eman dio taldeari. Liga, Europa kopa eta kopa lehiatzea dute helburu.

Merkataritza
arcco30urte1
Auzoak

«Tratu pertsonalak elkartu gaitu auzoarekin»

Arcco Berriko presidentea da Idoia Baranguan. Donostiarra izan ez arren, merkataritza guneak auzoarekin eta Donostiarekin duen harremana bikaina dela ziurtatu du. Izan ere, 30 urte igaro dira hilabete honetan (urriaren 7an) Arcco Amarak bere ateak ireki zituenetik.

FantasiazkoetaBeldurrezkoAstea
Belar hockeya
AinhoaHuegun
Ainhoa Huegun, Realeko jokalaria

«Uste dut iazko denboraldia hobetu dezakegula»

Ligan maila onean aritzea eta koparako sailkatzea du helburu Ainhoa Huegunek (Parte Zaharra, 2003). Horretarako, Realeko belar hockey taldeko jokalariak argi dauka bolada onei jarraipena eman behar dietela.

memoria
mirena

Intxaurrondoko eta Amara Berriko kuartelak torturaren memoria leku izendatzeko gomendatu dute

Eusko Jaurlaritzaren Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak motibazio politikoko indarkeriaren beste 60 biktima aitortu ditu, tartean, Donostiako batzuk. Halaber, torturatzeko erabili izan diren guneak memoria leku izatea gomendatu dute.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide