
Inoiz ez da berandu gaiari heltzeko. Horregatik, Asier Basurto donostiarrak turismoa pentsatzeko liburua argitaratu berri du 'Argia'-rekin: 'Turismoa, desazkundera bidaia'. «Liburu hau gaira hurbiltzen hasteko liburu bat da, euskaraz ez zegoelako horrelakorik. Ez da adituentzako», dio Basurtok. Bizilagunekin plataforman urteak daramatza eta badaki zertaz ari den: «Tresna bat izan nahi du eztabaidarako». Eta antolatzeko.

Hedabideen aurrean maiz ageri da Xubane Uribarrena (Gros, 1999), Donostia Arraun Lagunak-eko ordezkari gisa. 'Lugañenea' traineruko tostartean urte gehien daramatzan arraunlaria da.

Spencer Tunick argazkilari estatubatuarrak Kursaala eta Zurriola hondartza giza paisaia errepikaezin bihurtu zituen, 2006ko apirilaren goizalde batean, duela hogei urte. 1.200 pertsona biluztu ziren, denak batera, Tunickek erretratatzeko.

Apirileko osoko bilkuran aho batez onartu dute udal talde guztiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari zuzenduriko eskaera.

Auzoko Kafea egitasmoa sortu dute Intxaurrondon, auzoko eragile zein bizilagunek elkarren berri izan dezaten eta saretu daitezen. Bi saio egin dituzte dagoeneko, askotariko gaiei buruz hausnartuz. Gero eta jende gehiago erakarri nahi dute, gero eta jende gehiago saretu dadin auzoan.

Hemen dira aurtengo auzoetako lehenak. Bidebietan dena prest dute beraien jaiez gozatzeko. Astelehenean, hilak 4, hasiko dira, mantso, eta ostegunean abiada hartuko dute, Txanpontxo heldu, eta asteburu luzea ekarriko baitu berarekin.