
2001eko abuztuaren 20ko goizean, jostailu bonba batek eztanda egin zuen Aldamar kalean, Maria Francisca Eraunzetamurgil Alkorta 62 urteko donostiarra hilez eta hamasei hilabeteko biloba Jokin Galarraga larriki zaurituz. Kasua ez dute inoiz argitu.

Elias Kerejetak 'El Desencanto' film entzutetsua erretiratu zuen Zinemalditik, duela 50 urte, "errepresio bortitzaren aurka protesta egiteko". Iskanbila handia sortu zen Zinemaldiaren inguruan horren guztiaren harira. 'El Desencanto' film zaharberritua proiektatuko dute aurten Donostiako Zinemaldian.

PSE-EEk Munduko Futbol Kopako finala ikusteko eta Espainia animatzeko pantaila bat jarri zuen Anoetaren alboan. EAJk erabakia onetsi arren, gaiarekin deseroso agertu ziren. Orain, Mikel Oiartzabal eta Martin Zubimendi omentzeko eskatu diote sozialistek jeltzaleei.



Asteartean aurkeztuko dute liburua, San Jeronimo kaleko kriptan, 19:00etan. Elebitan argitaratu dute eta Donostia Kulturaren babesa du.