
Astea betetzear denean, Realak, Donostiak eta Gipuzkoak oso presente du apirilaren 18ko Sevillako final historikoan irabazitako Espainiako Kopa.

XX. mende hasierako izar bat izan zen Mata Hari. Bizitza ankerra izan zuen: militar batekin ezkondu, semea galdu eta tratu txarrak jaso zituen. Bere independentzia lortzeko, goi klaseko gizonentzat dantza erotikoak egiten hasi zen; Frantziak espioi izateagatik hil zuen arte.

Texastik duela hiru urte heldu zen Donostiara Scott Zuñiga estatubatuarra, bizi helburu bilakatu duena gauzatzera: euskalduntzea. Bere ikasketa prozesuaren berri ematen du sare sozialen bidez.

Realeko gizonezkoen taldeak Atletico Madrilen kontra jokatuko du Espainiako Kopako finala, bihar, hilak 18. Bigarren aldia izango da.

Bihar, larunbata, Altzako lehenengo Euskal Jaia antolatuko dute altzatarrek. Sagardo Egunak eta kirol probek bat eginik, egun osoko egitaraua prestatu dute Bizarrain euskara elkarteak eta jai batzordeak. Dena ez da, eta, futbola izango.

Auzoko Kafea egitasmoa sortu dute Intxaurrondon, auzoko eragile zein bizilagunek elkarren berri izan dezaten eta saretu daitezen. Bi saio egin dituzte dagoeneko, askotariko gaiei buruz hausnartuz. Gero eta jende gehiago erakarri nahi dute, gero eta jende gehiago saretu dadin auzoan.

Hemen dira aurtengo auzoetako lehenak. Bidebietan dena prest dute beraien jaiez gozatzeko. Astelehenean, hilak 4, hasiko dira, mantso, eta ostegunean abiada hartuko dute, Txanpontxo heldu, eta asteburu luzea ekarriko baitu berarekin.

Eusko Jaurlaritzak ia 300 zuzkidura bizitoki eraiki nahi ditu Loiolako Erriberan, zerbitzuetarako aurreikusita zeuden bi lursailetan. Auzo elkartea horren inguruko parte hartze prozesu bat eskatzen ari da, eta manifestaziora deitu dute gaurko.

Gordegia Egiako artxibategi grafikoak hainbat urte daramatza auzoari buruzko irudiak biltzen eta behar bezala dokumentatzen, auzotarrek euren kaleetako historia eskuragarri izan dezaten. Eskuragarri ez ezik, auzoan ikusgai ere jartzen ari dira historia hori.

Euskadi Surfari GKEa 2023an jaio zen, ideia argi batekin: surfa gizarteratzeko tresna gisa erabiltzea. Proiektuaren atzean, itsasoarekin eta aktibismo sozialarekin lotura handia duen familia bat dago. Egunotan, Bigarren Olatua egitasmoa garatzen ari dira.

Ia lau hamarkadaz, Donostiako hainbat gune erabili zituzten frankistek euren hildakoak oroitzeko eta Francisco Franco buru zuen erregimen ankerra goraipatzeko. Horretarako eremu nagusia, hain zuzen ere, egungo Zuloaga plaza izan zen, eta oso bestelakoa zen orduan.