
Bizilagunen mugimenduak egitasmoa "behar gabekoa eta erokeria" dela salatu du, eta proiektuaren kostu ekonomikoa, garraio publikoan izango duen eragina eta hirigintzako ondorioak kritikatu ditu.

Andoaindarrak 760 puntu eskuratu ditu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren itzuliko lehenengo finalerdian. Haren atzetik gelditu dira Joanes Illarregi (729,5 p.), Aner Peritz (719 p.), Julio Soto (696,5 p.), Agin Laburu (695,5 p.) eta Saioa Alkaiza (670 p.).

Topoa, Donostialdeko Metroa eta Topo berria. Esanguratsua da 2009an aurkezturiko topoaren lurpeko igarobidearen aurreproiektuak egin duen ibilbidea, 2026ko azaroaren 21ean inauguratu duten arte.

Etxebizitzaren auziaren eta indarkeria matxistaren arteko lotura aztertzen duen ikerketa txostena aurkeztu dute Egiako Aitor Ikastolan egindako hitzaldian. Azaroaren 25eko mobilizazioan parte hartzeko deia ere egin dute.

Realeko belar hockey taldea etxetik kanpo ariko da, eta bi futbol taldeek hiru puntuak batzeko norgehiagokak izango dituzte.