
Asteburu honetan martxa hartuta, jaiak ostegunean hasiko dituzte ofizialki Altzan, Txirrita mendi lasterketako antolatzaileen pregoiarekin. Egitarauak, ordea, hilaren 27an joko du goia, jendetsuak izan ohi diren herri bazkaria eta giza proba zita nagusiak izanda.

Hamabigarrenez egin dute eguraldi ona lagun, eta 22 taldek parte hartu dute. Herri bazkarian dastatu ahal izan dituzte auzotarrek.

EH Bilduk eta PSE-EEk Kutxa Fundazioaren patronatuan haien ordezkarien gehiengoa baliatu zuten otsailean, Aldakonean ahalik eta etxebizitza publiko kopuru handiena eraikitzea sustatzeko. Horri jarraiki hartu du erabakia udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak.

Kaleratuek haien egungo egoeraren berri eman dute, eta guztiek nabarmendu dute ez dutela udaleko gizarte langileekin hitz egin, alternatibarik ez zizkietela eskaini eta aldez aurretik jakinarazi gabe atera zituztela eraikinetik.

Ekialdeko Barrutiko hamazazpi elkartek Jon Insaustiri eskatu diote eraikina botatzeko lanak gelditzeko, "etorkizuneko erabileraren planteamendu bat egiten den arte".

Altzako auzune txiki bat da Oleta, baina «auzo izaera handikoa», Oletako sanjoanetako jai batzordeko kide Nora Lopezen esanetan. Horregatik, Oletakoak desiratzen daude txupinazoa bota, eta jai giroan murgiltzeko.